Aurreko
klasean taldetan banatu eta Marsellari buruzko hausnarketa egitea proposatu
zitzaigun. Talde desberdinak elkartuz, egoera eta ideia desberdinak
mahaigaineratu genituen. Hasteko,
2013rako Europako Hiri Kulturala izateko programa begiratzen aritu ginen, eta
proposatu diren eraikuntzek, Marsella hiri zaharraren esentzia transmititzen ez
dutelakoan gaude.
Historian zehar, Marsellak izan duen kokapen
estrategikoagatik, Mediterraneo itsasoan hiri garrantzitsu bilakatu zen. Jarduera ekonomiko nagusia itsasotik
zetorren, ondorioz, portuak izugarrizko indarra hartuz, XVII.mende inguruan.
Gaur egun, Provenza eskualdeko hiri esanguratsuenetako bat dugu.
Hau
guztia aintzat hartuz, gure helburu nagusia, Marsella zaharra berreskuratzea
izango da, kai giroa, kaleko bizimodua… . Merkataritza, trukea… orokorrean
jendearen joan etorria aktibatuko duen zerbait proposatzea, 2013rako
proiektatuta dauden moduko pabiloetaz aldenduz, aisialdi, museo, esposaketa,
argazkilaritza, eta abarretan oinarritzen diren horietakoak.
Kontuan
izanda, gainera, erabilera horretarako proposatzen diren eraikinak urte
horretan zehar besterik erabiliak ez direla, iraungitze data izango balute
bezala. Horregatik, gure flotanteak antzeko ezaugarriak izan ditzaken beste
hiri zein herri batean ezartzeko aukera
eskaintzea izango du helburu, Donostia 2016 adibidez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario