"FATHER and DAUGTHER"


... soilik beste senidea ikusteko esperoan ...  


[ El significado de la lealtad : nunca hay que olvidar a alguien a quien has querido ]


   Sarrera hau hasteko erabilitako definizioa klasean ikusitako filmaren laburpen gisa ulertu nahi dut. Esaldi hau, beste pelikula batetik ateratako da. Historia batek beste bat gogora dakarren bezala, ikusitako film laburrak beste pelikula bat gogorarazi zidan, " Siempre a tu lado Hachico " hain zuzen ere. Filme honetan, leialtasunaren esanahia modu ezin hobean deskribatuko da, nire ustez. Kasu honetan, animali eta gizaki baten arteko harremanean datza.

   Neskatoa urte askoren buruan bere aitak agurtu zion lekura doan bezala, Hachiko, filme honetako protagonista dena, egunero bere jabearen bila joango da geltokira, azken hau lanetik ateratzen denerako beti zain baitu txakurra. Horrela, 12 urtetan zehar, nahiz eta jabea, azken 9 urteak hilik daramatzan, eta nahiz eta, bero, hotz, euri zein kaskabarra izanik ere, txakurra hiltzen den arte.

 

   Bi pelikulek elementu berdinak jorratzen dituzte; familiako bi senide (txakurra senide gisa ulertua), "agur" bat, denbora eta nekerik eza, hots, LEIALTASUNAREN irudia.

   Pasarte hau gure ariketarekin lotuz, gure abiarioa leial mantendu beharko da emandako ingurura. Uste dut, elementu konkretua izanik, garabia, lekuak garrantzia handia hartuko duela, eta zonaldera nola integratuko den izango da gure erronka handiena; nola insertatuko dugu paisaira, astakeririk egin gabe; eta nola ulertu beharko duen bertan biziko diren txorien bizimodua. Horrez gain, gizakia dago elementu gehigarri bezala, txoritokitik igarotzeko ahalmena izango baitu. Beraz, txoritokiak, 3 elementu nagusirekin jolastu beharko du, garabi, gizaki eta txoriak eurak, besteak beste, uraren presentzia ahaztu gabe.

   Halere, edozein proposamen arkitektonikok, lekukotasun edo lekuarenganako leialtasun hori inoiz ahaztu behar ez duen zerbait izango da, proiektuaren esentzia bertan erreflexatzea izango baita proiektu on baten fruitua.

Bukatzeko, olerki bat...

Itsasoz bestaldera
joan ziren eta
ez dira egungo itzuliko,
Suteek gidatutako
lekuraino
baino ez ziren ailegatu,

Itsasoak bere sare larrietan gatibatu ditu
Eta inoiz itzuliko balira
ere jadanik ez dira
joan zirenak izango.

(ken 7azpi) 






No hay comentarios:

Publicar un comentario