KAP, ikuspuntu aldaketa denbora joan ahala...



Astelehen arratsaldean izan ginen KAP-ak ikusten. Ikusitakoaren hausnarketa egitea eskatu zaigu, hauek ikusi ondoren, gure lanetan zein aspektutan huts egiten dugun pentsaraztea, alegia.

Mota askotako lanak aurkeztu dira beste urte batez ere; maketa, panel, plano eta memoria artean ibili eta gero, eta, duela 4 urte horrelakorik egitea bururatu ez bazitzaigun egingo ere, kritikoak izan gara lanekin,  proiektu batzuk segituan ulertuz, ez ordea beste batzuk. Lan GRAFIKOEK, oin eta sekzio on batek proiektua bete-betean deskriba dezaketela erakusten dute, aparteko azalpenik ez dutela behar. Beste lan batzuk TEORIKOAGOAK dira, eta grafismo aldetik bikainak diren arren, gure ustetan azalpen larregi dago paneletan. Dena PROPORTZIOAN egin behar dela uste dut, alde teorikoa agertu behar denaren aldeko bainaiz, baina arkitekto izan nahi badugu, hitzen beharrik izan gabe espresatzeko gai izan behar dugulakoan nago.

AURKEZPENEI dagokionez eta esaera zaharrak dioen legez, “para gustos los colores, y para disgustos los desamores”. Kolorearen belaunaldian bizi gara bai, baina horrelako aurkezpenetan,oinarrizko koloreak ondo erabiltzen jakinez gero, ez da koloreekin erotu beharrik, eredu klasikoa ez da modatik pasatzen, eta adibide gisa, badira zuri beltzean egindako aurkezpen bikainak.

Bestalde, MAKETAK eta 3D-ak daude. Maketetan ez fijatzeko esan bazaigu ere, proiektua hirugarren dimentsioan ikusten laguntzen duten elementu hauei dagokienez badago zer esan. Benetan zoragarriak diren lanak daude ikusgai;  Gaur egun, aukera ugari daude, detaile maila altua onartzen dituzten material desberdinak…baina pena ematen didan gauzetako bat da, aurrerapauso handi hauek proiektuen esentzia galarazten dutela, pertsonalitatea kentzen baitiotelakoan nago, eta denak berdintsuak ikusten dira,”troquel” batek edozein pieza atera dezaken moduan.

Faktore askok hartzen dute parte KAP-batean, asko dira kontuan hartu behar diren gauzak, ideiak… baina intentsitate bat eman beharko zaie proiektua definitzen duten haiei.




Guretzat, ikasteko daukagun gauzetako bat, aurkezpena egitea da; panelaren formatua arrotza egiten zaigu oraindik, azken aurreko kurtsoan gaude eta orain arte ez baitugu proiektu bat formatu honetara laburtu izan, eta proportzio egokiak erabakitzea lanik zailena dela uste dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario