P2_La Charité



_NONDIK NORAKOAK...

 Zein da PUBLIKO eta PRIBATUAREN arteko erlazioa? Eta hauek HIRIARENGANAKO duten erlazioa?

Urte bateko epea Marsellan igaro behar baldin badugu, zeintzuk dira gure behar garrantzitsuenak? Zein garrantzia izango du denbora faktoreak pribatuaren eta publikoaren arteko bereizketa egiterako orduan?

   

_IDEIA GARATZEN 

 ZERBITZUAK ZERBITZUEN TRUKE


Ojo por ojo, diente por dente, SERVICIO X SERVICIO Y TIEMPO X TIEMPO…
·         Behar duguna, dakigunaren truke…

Helburua:
          
     Pertsonen arteko konexioak sendotzea (nahiz eta arraza, adin eta sexu desberdinekoak izan)
        Pertsonengatik ikastea
Ondorioa:  komunitateko bizikidetza indartzea

NOLA?
Egin ahalko diren ekintza eta jarduera desberdinak…
1- Aisia
2- Ariketa Fisikoa
3- Hizkuntzak
4- Informatika
5- Sukaldaritza
6- Artea (musika, antzerkia, pintura…)
7- Pertsonenganako arreta (entzun, kontakizunak, egon…)

La Charité espaziorako proposatu nahi den funtzioa, zerbitzu desberdinen trukea sustatzea izango  da, denbora  ordainketa unitate gisa erabiliz, hau da, trukearengatik ordainsaria ez da dirua izango, denbora bera baizik.
“Zerbitzuak zerbitzuen truke” besterik ez da izango proposamenaren oinarri nagusia. Honekin, giza harremanak sendotzeaz gain, geruza ekonomiko desberdinak berdinaraztea ekarriko du.
Parte-hartzaile bakoitzaren denbora modu berean baloratuko da, hots, ez da bakoitzaren gaitasunen araberako neurketarik egingo. Adibidez, pertsona bat oso trebea izan daiteke ekintzaren bat burutzen, baina horregatik ez zaio meritu handiagorik emango, horren truke, beharrezko duen zerbait izango du.
Komunitate hauen funtzionamendu egokia, egiten diren ekintzek iraganean izango duten ondorioaren araberakoa izango da. Horrela, giza konpromiso eta konfiantzak modu automatiko batean jarriko dira abian.
 Gure eskema ondoko grafikoaren bitartez adierazi nahi dugu, non pribatutasun maila denbora faktorearen arabera islatzen den.





Ekintza pribatuen artean, lo egitea, komunaren beharra, jatea eta egotea bereizi ditugu. Maila altuago batean, pribatutasun exijentzia altuago izan ditzaketelako ekintzak direlako, alegia.

Horrela, denbora luzeagoan dagoen partaideak, bakarrik egoteko denbora gehiago beharko duela suposatu da, eta alderantziz, denbora labur batez dagoenari berdin izango zaio pribatutasun maila baxua izatea, hots, dena konpartitzearen posibilitatea emango zaio honi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario