ANALISIA _ 1 . fasea
Ariketa hau bideratzeko garaian, Marsella eta bere
harresiaren inguruan informazioa biltzen aritu gara. Eskuragarri ditugun plano
historikoak aztertzen, emandako aldaketak identifikatzera jo dugu.
ONDORIOAK:
-
Ikusitako urte desberdinetako
planoetan, gure zonaldetik hegoalderago dagoen eremua ez da ia ukitzen.
- Gaur egun hirian daukagun harresi
aztarna bakarretarikoa dugu gure zonaldekoa, itsaso alboan aurkitzen den
fuertearekin batera.
-
Hiriaren hazkundea aztertzen,
bitxia iruditu zitzaigun harresitik hegoalderantza dagoen trazadura desordena.
Azterketa hau egiteaz gain, Marsellan egon
gineneko ibilbidea gogoraratuz, zenbait leku identifikatu ditugu.
Ikusten denez hirian leku onean kokatuta dago,
portutik 3 kaletan behera, fuertetik eta San Victor elizatik gertu… historikoki
harresiaren babespean egon den lekua dugu.
- Boulebardde la
Cordoire, kale oso trantsitatua.
- Gaur egun hirian
aurki daitekeen harresi aztarna bakarra, graffitiz beteta dago.
- Dagoen
kota aldaketa gainditzeko, etxeak maldara egokitzean erakusten duten altzaera
eskalonatu adierazgarria.
- Parke eta kalearen
arteko kota aldaketa eskailera bidez soluzionatzen da.
- Harresi atzean
gelditzen den “zulo/hutsune/espazio”-aren gaur egungo egoera
No hay comentarios:
Publicar un comentario