Kale Publik II





MODULUAREN AZALPENA________________________________________________________

Moduloaren neurriak zehazterakoan bi neurri hartu ditugu oinarritzat.
Lehengoa gure kaleko etxeen altxaerak, Marsellako ohiko faxtadak baitira,hiru leihokoak. Hauek 7m ingurukoak dira, beraz fatxada bakoitzeko 2 modulo egin ditugu, 3,5mkoa bakoitza, nahiko neurri egokia iruditzen zaiguna. Bestetik kalearen zabalera, etxeetara sartzeko gune bat utzi
dugu kale guztian zehar eta beste guztia moduloz estali. Horrela 3,3m ditu beste aldean, ia moduloa karratua delarik.
Modulo hau pentsatzerako unean,









ahalik eta askatasun handiena lortzea zen helburu, erabilera askea baita. Hori dela eta oinarritzat neurri egoki bat hartuta, moduloak ahalik eta aukera gehien ematea nahi dugu.

Moduloa oso egitura sinplea da, portiko inklinatu batzuz osatzen da, zeinak tolestu daitezkeen,
nahi den distantziara jarri ahal izateko. Portiko hauek errailetan doaz, kalearen nahi den
altueran jartzeko. Zutabeek barruan moduloa ixteko tela dakarte, moduloaren nahi den aldea
itxi ahal delarik. Moduloa estaltzeko bi hodi eta tela batez osatzen dena jartzen da portikoan eusten dena eta zurruntasuna ematen dio portikoari. Portikoa tolestu egin dateike,habean duen giltzadurari esker. Honela moduloaren zabalera txikitu ahal dugu. Gainera honen bidez, moduloak tolestu eta
errailen bidez goraino eraman eta bertan gorde ahal ditugu.


 

Moduloa kale osoan zehar doazen errail batzuen gainean doa. Errail hauek ez dute eguneroko erabilera oztopatzen eta moduloak nahi den altueran  eta nahin den bezala jartze ahalbidetzen dute
Moduloaren zutabeen barruan doa ixteko erabiltzen den tela. Tela hau nahi denean  atera eta beste aldeko zutabean lotzen datelak zulotxo batzuk ditu beste aldeko zutabeko gantzoetan sartu ahal izateko.








_____________________________________________________________________




Gure proiektuari osotasun sentsazio bat emateko harresi zaharretik atera eta fatxadetan bukatuko den estalki mugikor bat ezarri dugu. Honela kalera hurbilduz goazen heinean leku berezi batera hurbiltzen garela ohartuko gara, eta bestetik Rue des Lices-en atzeko espazio publikoarekin harremana landu nahi izan dugu, orokorrean kalea nahiko zokoratuta geratzen baita.

Udan edo eguraldi ona egiten duenean eguzkitik babesteko elementua izango da, neguan edo eguraldi txarrerekin berriz euritik babestekoa. 

Telazko estalki hau harresi zaharrean kokatutako "pertsiana kutxa" batzuetatik aterako da eta fatxadetan ezarritako lotura sisteman engantxatu, behar eta nahiaren arabera estaltzeko. Aukera ezberdinak izan ditzagun fatxaden modulazioaren arabera zatituko da estalki hau, hona hemen adibide batzuk:


1. AUKERA
Kalean ekintzarik antolatuta ez badago ere, Marseilako eguraldi ona dela eta erabilgarria litzateke estalkia zabaltzeko aukera izatea.

Kaleko biztanleek kalea okupa dezakete behar eta nahien arabera. Kanpoan jan, arratsalde pasan egon...



2. AUKERA

Postu (modulu) ezberdinak koka ditzakegu kalean, hiru railak okupatuz gero ez da beharrezkoa izango estalkia ezartzea gune horietan, moduluek eurek jada badaukate euren estalkia eta. Modulu harteko tarteak estaltzeko erabiliko genuke kasu hontan.

 
 
 3. AUKERA

Luzetarako moduluen kokapen bat ematen denean ere, erdian pasaleku bat utzita gunea estaltzeko aukera egokia ematen digu estalkiak. 


 4. AUKERA

Modulazioak alde batera utzita ere estalki berarekin argi jokoak sor ditzakegu kalean, argi-itzal guneak sortu nahiaren arabera.








Harresi Zaharraren Fatxada Berria
            Rue des Lices-en atzekaldean espazio publikoa kokatzen da, plaza bat hain zuzen ere. Bertan erabilera ezberdinak biltzen dira baina guneak ez du lotura gehiegi gure kalearekin.

            Proiektuan kaleari osotasuna emateko estalki bat ezarri dugu harresi zaharrean, espazio publiko honi ematen dion aldera. Estalkiko telak fatxadaren modulazio erdiari jarraituko diote eta fatxada hauen irudikapen berbera emango dugu harresi zaharrean, estalkiak ateratzen diren kutxak eraikinen fatxadaren altuerak irudikatuko baitituzte, espazio publiko hau eta atzeko kalearen lotura bat sortzeko.

            Honela espazio publiko honen erabiltzaileak Rue des Licesekiko lotura handiago bat izango dute, eta erabilera bermatzeko pausu bat izango da.



Interbentzio Minimoa
Kalean egindako interbentzioa minimoa izango da, errailak betiereko elementuak izango badira ere kalearen izatezko irisgarritasun funtzioan ez dute oztoporik jarriko.









Eraikuntza Xehetasunak &
Maketaren argazkiak


 













KalePublik I



KalePublik_Rue des Lices_Marseila, Frantzia____________________________________________________________

 Programa
-   Kalearen okupazio bat eman behar da erabilera publikoen mesedetan
-   Kalea berreskuratu behar da, okupatu, festa kalera atera
-  Kalearen berezko izaera errespetatu beharko da, interbentzio    
    puntualak izango dira, bere funtzioak oztopatuko ez dituztenak.
Rue des Lices

-     Harresi zaharra eta etxebizitzen artean
-     Malda % handia











-     Erabilera: residentzial mixtoa
-     Fatxaden zabalera: 7 m
 
Ideia Nagusiak

-    Arkitektura efimeroa, erraz munta daitekeen egitura, kalearen funtzioa ez oztopatzeko.
-    Ahalik eta funtzio ezberdin gehien hartuko dituen egitura, eskaintza kultural anitza

     emateko.
-    Kalea bilduko duen estalkia sartu, izaera berezia emateko.

Erreferentzia moduan Jagnefal-miltonen Errailen gainko hiria, Lisboako tranbia eta ohiko merkatuetako postuak hartu ditugu. Errailen gaineko hirian tren bidesare zahar bat aprobetxatzen dute hiri modulatu bat alde batetik bestera eramateko, beharraren, klimaren eta faktore askoren arabera alde batetik bestera hedatuko den herri nomada bat izango litzateke. Lisboako tranbia berriz hiriko txoko ezberdinak lotzen dituen elementu dinamiko bat da, isil-isilik kalea kolonizatzen dueña, eta gero aldegin. Azkenik, merkatuetako postu tradizionalak izango genituzke, egitura sinplearekin eta erraz munta eta desmunta daitezkeenak. Hiru erreferentzia hauetatik puntu nagusiak atera eta gure proiektua martxan jarri genuen.
Erabilera anitzak hartzeko moduluak eraikitzea pentsatu genuen, baina nola kokatu modulu horiek kalean zehar? Errailen bidez. Elementu honek ez du apenas inpaktu bisualik sortuko, ez eta kalearen irisgarritasun futnzioa oztopatuko, trama urbanoan ongi egokitzen den betirako elementu bat izango da.
Errail hauen gainean berriz ohiko merkatuetako postuen irudira agertuko dira gure moduluak, erraz muntatu eta dsmuntatu ahal izango direnak, beren erabilera errazteko. Tranbiaren kasuan bagoiek dira elementu dinamikoak, gurean moduluak izango liratezkenak, baina gurean mugimendu hau moduluek baino ikusleek aportatuko diete proiektuari.
Erabilera eta behar ezberdinei erantzuteko, modulu hauen konbinazio asko eman ahal izango dira kalean bertan, errailekin jolasten: merkatua, ertaroko feria, hitzaldiak, dantza ikuskizunak, erakusketak, liburu erakusketak, zine proiekzioak…
Ideia hauek kalera eramanda 6 errail ezarriko dira luzetaraka kalean zehar, konbinaketa ezberdinak hartu ahal izateko, modulu bakoitza errail batean kokatuko litzateke. Zabaleran berriz 7 metroko fatxada bakoitzeko 2 modulu ezarriko genituzke bete-betearen ereduan.
uztiari osotasuna emateko, eta eguzkitik babestu ahal izateko. Harresi zaharretik aterako den goi estalki bat kokatu dugu. Fatxada bakoitzaren modulazioari erantzungo dio eta beharraren arabera gunea osoki estali, partzialki estali edo estali gabe utzi ahal izango dugu.


Elementu nagusiak


Moduluak


 
Goi Estalkia


Erabilera adibideak Udan eta Neguan

Maketaren irudiak