Ekainak 25_ VaUbAn (bis)


 le NOEUD emplacement de connexion et dècongestion des activités



Batiment multiactivite eraikina sakonago aztertzeko aukera interesgarria ikusi dugu. Auzoan indar handiko eraikina dela ikusten baita. Bai fisikoki lekuan eta baita bere barnean ematen diren erabilera anitzak ikusita ere.  
Era guztietako ERABILERAK eta JENDEA aurki ditzakegu bertan, eta egoera honek auzoan gatazkak sortzen dituenez eraikina  DESKONJESTIONATZEKO beharra ikusi dugu. 



Gaur egun erabilerarik ez daukan, batiment atzeko gunean, komunikazioa bermatuko duen espazio multifuntzional bat eratuko dugu. Eraikina, parkea eta inguruko espazio publikoen arteko lotura bermatuko duen bolumena, alegia.

[ Hirian, kultura, esperientzia, jakintza eta gehiagoren elkar

trukeko leku interesgarri bat bilakatzea da helburua ]



PLANTEATUTAKO INTERBENTZIOAK


1_atzeko espazio publikora irisgarritasuna: ERAIKINA 2tan ZATITU

2_argiztapen arazoak direla eta: ARGI ZULOAK

3_parkera irisgarritasuna: NOEUD eraikinetik

4_oinezkoendako espazio publiko erabil anitza

erlazio eta ibilbideak bermatuko dituena, lotura korapilo modura LE NOEUD eraikina.





MODULUAK EGITURA SARE HEDAKOR BATEAN OINARRITUKO DIRA

Honek aukera anitz eskainiko dizkigu, egoera eta garaiaren arabera, auzoak eta Marseillak beharrezko izango dituen espazioak sortzeko aukera emanez.

ERAIKIN POLIBALENTEA

Ez da erabilera finko bat izango duen eraikina. Bolumenaren distribuzioa panel mugikor bidez
planteatzen da; horrela, erabiltzaile orok, nahi duen momentuan eta nahi duen bezala gelak antolatu ahal izango ditu, espazio desberdinak sortuz. Gela posibleak, komunikazio nukleo batek antolatzen ditu, azken honetara pasarelak helduaraziz.
Egitura altzairuzkoa izango da, 6x6-ko bao-tamaina izanik, gaur egun dagoen Batiment eraikina oinarritzat hartuz.
Honekin, eraikinaren izaera aldakorra agerian utzi nahi da.
 
















EGITURA

Proposamena aurrera atera dadin, ZERTXA EGITURA nagusitzen da proiektuan.
Espazio publikoan nabarmen,  batez ere anfiteatroan, egitura espazial honek espazio handi bat estaltzea ahalbidetuko digu, baina ordainetan, egitura potentea jarri behar izan da heladura handi honi aurre egiteko.

  
Horregatik, espazio honetan aurki daitekeena, “beso” antzeko zutabe-habe sistema dugu, euskarri bertikal baten beharra azaltzen baitu sare egiturak.
Izan ere, hau guztia lehen zegoen eraikinaren egiturari lotuko zaio, eustorma batetan apoiatuz dena, berari dagokion zapata eta berme puntuekin batera.

EBAKETA XEHETUA E_1/200





ERAIKUNTZA XEHETASUNAK







3D IRUDIAK






No hay comentarios:

Publicar un comentario