_PAVEGEN SISTEMAK



       Gure helburua ez da flotante sinple bat egitea, hartatik Marsellatarrentzat onuragarria izango zen ezaugarriren bat aportatzea baizik. Ideia honetatik abiatuz, zoru desberdinak aztertzen hasi eta PAVEGEN sistemak ezagutu genituen. Zoru faltsu bat sortuz, energia baterietan metatzeko aukera eskaintzen duen sistema, alegia. Ideia interesgarria iruditu zitzaigun, 2013an Marseillak turista kopuru garrantzitsu bat jasko baitu. 

 
                                                                                                                     http://www.pavegen.com/



< Aurreko zuzenketaren ondorengo hausnarketa >



3 + 3



   3 IRUDI, 3 ESALDI ariketarako ez genituen gure proposamenean erakutsitako irudirik aukeratu. Nahiago izan genuen irudimenari aske utzi, eta norberak 3argazki eta 3esaldi horiek ikustean ondorio propioetara heltzea.

1.         Erabilera MASIBOA
2.         Programa DINAMIKOA
3.         Helburua ENERGIA

Masiboa + Dinamiko + Energia

   Hiru hitz hauek aukeratu genituen gure proiektuaren funtsa hobekien deskribatzen dutelako. Izan ere gure proiektuaren helburu nagusia, energia zinetikoa lortzea da, Marseillako hiritarrentzat bideratuko dena.

   Bideragarria eta jasangarria izan dadin, jendearen laguntza beharrezkoa izango da, beraien zapaltze hutsak, energia metatzea eragingo duelako. Honekin batera, programa dinamikoa beharko du izan, aktibitatea bermatuko duten ekintza edo erabilerak eskainiz.