Datorren urtean, Marseilla, Europar hiri kultural izango da. Horretarako prestakuntzetan lan egin du hiriak azken denboraldian, urte horretan zehar jasoko dituen ekitaldi programazioan, beharrezko izango diren azpiegiturak, helduko diren turistentzat zerbitzuak prestatzen...

2013rako programazioa begiratzen, Marseillaren kutsua apur bat oroimenean galduta utzi delaren sentsazioa izan dugu. Izan ere, Marseillako portua, mediterranear itsasoko porturik garrantzitsuenetarikoa baitzen. Oinarri ekonomiko garrantzitsua eta baita kulturala ere, afrikar kontinentearen ate kontsideratzen zen.

Hori dela eta, gure proposamena portuan kokatzen da eta lekukotasunarekiko leial mantentzea nahi dugu. Horregatik, kaiko giroa, bertan ematen diren jarduerak, hala nola, merkatua, arrantzale, saltzaile eta erosleen arteko harremank...izan dira gure ideiaren lehen oinarri edo urratsak, bisitariek benetako Marseilla ezagutu dezaten.





Europar hiri kultural izatearen karga oso handia izanik eta honelako ekitaldiek, izugarrizko onurak dakartzaten arren, hiriak jasan behar dituen desabantailak ere altuak izango dira. Honetatik, interesgarria iruditu zaigu gure proiektuak aparteko mantentze gasturik behar ez izatea.
Gure proiektua, energia generatzean zentratuko da, Marseillarentzat eta Marseillatarrentzat izango den energia. Datorren urte honetan hiriak bisitari asko jasoko ditu, horretaz baliatuz, energia zinetikoa metatzeko modu bat daukagu.

Bisitariek marseillaz gozatuko dute, marseillatarrek aldiz, turistek utzitako energiaz. hori dela eta, sistemaren efikaziaren bila hartu dira erabaki guztiak.

MASIFIKAZIOA+DINAMIKOA=ENERGIA

PLATAFORMAK

Modulazio jarrai bat aukeratu da proiektuaren egitura nagusi bezala. Dimentsio zehatzeko piezak, 1 x 1 metro,  muntai erreza bermatuko dute, eta  25 x 30 metrotako azalerak osatuko ditugu proposamenak esakatzen duen neurrietara egokituz. 


Efizientziaren bila:
- 4 plataforma: 25 x 35 x 0.5
        - 3 altuera : inpaktua handiagoa = energia +
pasarelak: egitura sistema bera
        - pantalanak lotuz, konexio bide berriak = jendea erakarri = energia +++

Egunez eta gauez erabiltzeko, ezaugarri desberdin batzuk eskatzen dira, eta hori posible izango dugu eratutako 4 plataforma independienteen konbinaketari esker. 

* egunez ---- plataformen jarraitasuna apurtu ; altuera desberdinak + dinamismoa
* gauez ------plataformen arteko jarraitasuna bilatuko da, jende kopuru garrantzitsua biltzeko

 umeentzako jolas parke /  dantzalekua
ENERGIA +++





                 

Energia zinetikoaren sortzailea

1-ENGRANAIAK_ mugimenduaren ondorioz energia zinetikoa sortu eta generadorean metatuko da.

2-GENERADOREA_ zapaltzea ahalbidetu eta gaineko baldosa jaistearekin batera, engranaia mugitzeaz arduratuko dira.

3- MALGUKIAK_ energia metatuko duen elementua; bertatik, bateria batera pasatuko da energia.

4- ENGRANAIAK_KAJA_ polietilenozko 50 cm-ko sakonerako pieza.



PAVEGEN sisteman oinarritu ondoren, eta ditugun posibilitateak aztertu eta gero, gure energia biltzaile izango den zorua litiozko bateria eta generadore batzuekin ebatzi da. Metro bider metroko kaxen barruan, engranai sistema bat mugimenduan egongo da etengabe (jendeak zapaldu ahala) malguki batzuei esker. Mugimendu hori, sortzaile bati loturik, energi pilatzea ahalbidetuko du, aldi berean, bateria batera loturik egonez.

Gainazalean, pieza batzuk opakoak izango dira, baina beste batzuk, ordea, gardenak eta luminaria batzuk jariko zaizkie baldosa ilumintuz.



Arestian aipatu bezala, gure helburu nagusia energia lortze da, eta horretarako jendea nola erakarri izango da erronka. Horregatik, izango ditugun gaueko /eguneko ekintzetarako, taberna-kafetegi erabilera izango duen ekipamendua jartzea bideragarria irudi zaigu.

Egitura sistema bera errepikatuz, pribatutasun puntua izango duen zonaldea sortuko da.
erabilera desberdinak izan daitezkeelarik, taberna erabilera egokituko zaio oraingo honetan. Itxitura mota hau, gainontzeko azaleratan, hots, plataformetan, elemetu errepikakorra izango da, eta egituran bertan txertatzea posible izango da irudiak azaltzen duen legez.







- itxitura arina : babesa eta itzala besterik ez da lortu nahi.
- muntai erreza: egituran txertatzen da.
- itsasoarekin lotura: sokaz osatuko den barandila eta estalkia izango ditu.









No hay comentarios:

Publicar un comentario